JOTA

Segur aski XVIII. mende ondotik ailegatu zen Nafarroara eta gaur egun oso genero arrunta da lur hauetan; Aragoi, Nafarroa, Bizkaia, Errioxa, etab. Hiruko erritmo alai xamarra da, zeinean normalean motelagoak diren bi esaldi txertatzen diren. Esaldi motel horiek koplak kantatzeko aprobetxatu ohi dira, baita bikotea helduz dantzatzeko ere.

Erabilitako tresna: kriskitinak

Lur honetan horren dantza mota ezaguna izanik, Otsagabiako dantzetan badago, esaterako, duela gutxi gehitu dugu gure errepertoriora: hori bai, azpimarratu behar da ez dela danzanteen genero ohiko edota berezkoa. Musika Julián Romano Lizarrako musikariaren gaita koadernoetatik atera dugu, 1990 urtean Iruñeko Gaiteroek argitaratutako lanetik (ikus Bibliografia), eta koreografiara moldatu. Hau da hain segur, errepertorio osotik kalitate musikal eta zailtasun handieneko doinua, oro har, dudarik gabe, Romanoren koadernoen kalitatearekin bat. Lizarrako musikariaren kalitatea izan zen jotarako musika bilatzeko iturria hautatzerakoan duda izpirik sortu ez zigun irizpidea.    

San Lorentzoko Danzanteak Jota dantzatzen

Danzanteek kriskitinekin dantzatzen dute eta lauko bi lerrotan ezartzen dira, elkarren atzean. Aurrean, bi lerroen artean Boboa paratzen da. Norbaiten omenez egiteko dantza da hau, beraz, danzante guztiek aurrera begiratzen dute, omenaldia jasoko duena dagoen tokira hain zuzen. Besoak gora dantzatzen da, ohiko joten moduan eta danzanteek euren artean gurutzatuz hainbat figura egiten dituzte.

Momenturik garaiena dator, danzante bakoitza omendutakoaren aurrean ezarri eta esaldi batean zehar dantza inprobisazioa egiten duenean, gero lekua hurrengo danzanteari utziz, gauza bera egin dezan. Danzanteak bere grazia eta abilezia adierazi behar du inprobisazio horretan.

Zenbaitetan soilik jota “erdia” dantzatzen da: danzanteek, banan-banan dantzatu beharrean, binaka egiten dute, aurrez aurre. Boboa da amaieran bakarrik dantzatzen duen bakarra, dantzaren iraupena kasik erdira murriztuz.