FAGINA BALS

Paloma Briñol eta Jesús Pomares 2/4ko Faginatik abiatu ziren, balts modura eraldatzeko xedez, hiruko konpasean, jakina. Bi doinuak konparatzen badira, aise da antzekotasunaz ohartzea, baina ez da horren erraza bereiz entzunez gero. Beste behin, lortutakoa erritmo ezaguneko doinu sinplea da. 

Erabilitako tresna: sablea

San Lorentzoko Danzanteak Fagina Bals dantzatzen Corpus egunean

 

Lau laguneko bi lerrotan aurrez aurre ezarrita, dantza hau sableekin eta balts pausoarekin egiten da. Libre dagoen eskua gerrian paratzen da. Sableak elkarren arean kolpatzen dituzte, kolpeak goian eta behean txandatuz, borroka bat balitz bezala. Beste dantza batzuetan bezala, danzanteek lau leku aldaketa egiten dituzte.