Izenak dioen moduan, dantza hau arkuekin dantzatzen da. Danzanteak bi errenkada paralelotan paratzen dira, bakoitza bere arkua atxikiz, eta Boboa dago bi lerroen buru. Arkuak elkarren artean kolpatzen dituzte eta gero danzanteek lerro bakarra eratzen dute arkuen bidez elkar lotuz, Boboak zuzendurik, lehena baitoa. Danzante lerroak gurutzaketak eta bihurriketak burutzen ditu. Momenturik hunkigarriena, lerroaren buruan doan Boboa emeki-emeki zortzi danzanteek inguratzen dutenean ailegatzen da: kaiola modukoa sortzen da eta gero hartatik libratu beharko du. |

Kaiolan danzanteek Boboa inguratzen dute
http://www.flickr.com/photos |