HABANERA

Zeinahik erran lezake habanera bat danzanteari arrotz zaion erritmoa dela: inondik ere ez. Horrelako erritmoak XIX. mende hondarrean jarri ziren modan gure lurretan, Kubako gerraren garaian, Karibetik  ekarririk (ikus Chuecaren zarzuelak edo Caballeroren Los sobrinos del capitán Grant).

 

Erabilitako tresna: makilak

Musika bandek segituan sartu zituzten euren errepertorioetan, gaiteroek bezala —Lizarrako musikari eta gaiteroa zen Julián Romanoren koadernoek erakusten duten gisan—, beraz, danzanteak ere ez ziren gibel geldituko. Segur aski Pirinioen magaletako herrietako dantzetan hobeki gorde dira doinu zaharrak, horregatik habanera gutxi ditugu bertan (Otsagabian, Yebra de Basan, etab.), baina, hegoaldera egin ahala, ohikoagoak dira. Ainzonen badira, Borjan Rumba izenarekin, Molina de Aragónen, etab. Gurea Jesús Pomares eta Paloma Briñolek ondu zuten.

San Lorentzoko Danzanteak Habaneraren ruletan
Danzanteek aldakak mugitzen eta makilak euren artean eta bikotearenekin kolpatuz dantzatzen dute. Dantza honetan ruleta modukoa egiten da: lau danzantek kanpotik biratzen dute norabide batean eta beste lauek barnetik egiten dute, kontrako norabidean. Lau aldiz aldatzen dira lekuz, hasi diren kontrako tokian amaituz.