MAKIL-DANTZA

Doinu hau Jesús Pomaresek entzun eta jaso zuen Montblanc-en (Tarragona) 1980an ospatutako bastoners kontzentrazio batean. Tamalez ezin izan dugu jakin zein taldek dantzatu zuen data horretan, baina Àngel Vallverdúri esker jakin dugu Erdi Katalunian, Bages eta Osona inguruan, hedaturik dagoen Ball de bastonseko figura dela eta normalean Rabiüt ‘amorratua’ izenez ezaguna dela, beste izen batzuk ere izan arren. Deigarria da goranzko eta beheranzko eskalengatik, baita interpretazioaren abiaduragatik ere.

 

Erabilitako tresna: makilak

Danzanteek gogor kolpatzen dute lurra euren makilekin

http://www.flickr.com/photos/duguna

Dantza arin eta zalua da eta danzanteek indarrez kolpatzen dituzte makilak kideenen kontra edo lurraren kontra. Lauko bi ilaratan paratzen dira aurrez aurre, baina egitura hori apurtu egiten da, elkartzutean berriz ere osatuz. Danzante bakoitzak launa leku aldaketa burutuko ditu.