LAIRON II

Kasu honetan konpasa hirukoa dugu eta doinua berezia da bere modulazio eta egituragatik, izan ere, danzanteen musikan ohiturik gaituen erregulartasunetik aldentzen da.

 

 

Erabilitako tresnak: sablea eta  brokela

Musika San Lorentzoko gaiteroek moldatu dute dantzarako, baina Ricardo Fernández de Latorrek egindako Antología de la música militar de España (Fonogram 1972: 106 Ikus Bibliografia) izeneko musika militar bildumatik hartua da. Bilketa horretan esaten zaigunez, doinua Biblioteka Nazionalean dagoen “Cancion nueba. El Lairon Realista o Apologia del Graciosisimo Desgraciado. Layron Para forte-piano” izeneko eskuizkributik heldu da. Musika Lairón I-ekoa baino landuagoa da; hala ere, musika honek ere baditu kopla batzuk lagun, oraingoan alderdi errealista eta fueristatik eginak, obraren tituluak berak ikusgarri uzten duen moduan. Haratx zati bat:

San Lorentzoko Danzanteak Lairón II-ren hasieran

 Argazkia: J.Gaminde

Se escribieron mil injurias
En una y otra canción, lairón,
Canten pues los Liberales
ésta de lairón, lairón.

Atentando a los principios
Del respeto y la atención, lairón,
Cobardes se rebelaron
Al Monarca y religión, lairón.

Pusieron forzadamente
Al rey en consternación, lairón,
De jurar lo que no pudo,
Ni apoyó su corazón, lairón.

Se formaron las que cortes
Llama todo ignorantón, lairón,
Saliendo sus diputados
Desd’el presidio al salón, lairón.

 

Dantza hau aurrez aurre dantzatzen da, bi ilaratan, ezpata eta brokelaz, Faginaren moduan, nahiz eta hori baino lasaiagoa den. Danzanteek euren ardatzaren inguruan ematen dute bira, ezpata eta brokelarekin txandaka kolpatuz. Lau leku aldaketa egiten dituzte, hasierakoaren kontrako lekuan amaitzeko.