BOBOA

Boboaren jantzia aitzinetik

Boboaren jantzia gibeletik

Bobo, Grazioso edo Sinple deitzen zitzaion Iruñean danzanteak laguntzearekin batera ikuslegoa makilaz zirikatzen zuen pertsonaia horri. Aitzineko ospakizun sakro eta aldi berean ludikoko izaera desberdinen batura da pertsonaia konplexu hau. Maskara arkaiko zigortzaile eta ugalkorra da, eroa, bufoia, komedia klasikoko pertsonaia grotesko eta aldi berean argia da. Danzanteengandik eta finean gizartetik at dago.

Bere jantzia arlekinatua eta adabakiz betea da eta bere graziek, lehengo denboretan elokuente, ero eta bortitzagoak, dena diote. Bobo “balbus”-etik heldu da, totela, nahiz eta toteltasun horrek hain segur gainontzeko komunitatearena baino altuagoa den jakituria berezia ezkutatzen duen. Sebastián de Covarrubias-ek, bere Tesoro de la lengua castellana o española-n argi dagokio: “hombre tardo, stúpido, de poco discurso, semejante al buei” zeinetarik etimologia dakarren: “porque de bos, bovis, se dixo Bobo”. Etimologia horien zuhurtasuna alde batera utzirik, argi dago kultura gehienetan dauden pertsonaia burleskoekiko antzekotasuna.

 

 

San Lorentzoko danzanteen Boboa

Otsagabiako Boboa (Ortiz de Echagüe 1953: 31) Ikus Bibliografia

Danzanteen karrikadantzaren esperoan dagoena jarraitu eta jotzeko darabilen makil maskuriduna , zaldi buztana, larruak edo poltsa trinkoa dira bere jantziaren bereizgarri nagusia. Otsagabia edo Montarrón bezalako herrietan momentu batzuetan aurpegia maskara batez estaltzen du. Bufoi lana bigarren mailan geratzen ari da azken urteetan. Boboak egun, gehiago dirudi dantzari multzoaren zuzendaria: dantza zaintzen du, dantzaria lagundu eta musikariak zuzentzeaz gain. Leku askotan Boboarena adin eta esperientzia gehieneko jendeari gordetako rola da: prestigiozko postua.

San Lorentzoko Danzanteen Boboaren janzkera

San Lorentzoko Danzanteen Boboak kolore granate eta estanpatudun urre koloreko kasaka eta galtza zabalak daramatza. Lepoan, Erdi Arotik XVIII. mendera arte horren erabilia izan den golilla zuria du eta buruan, kasaka eta galtzaren kolore berekin, borla bat zintzilik duen txanoa: Iruñeko Zaldikoena edo Valverde de los Arroyoseko Botargarena dakarkigu gogora. Galtzerdi zuri edota beltzak eta espartinak daramatza. Gerrian zintzarridun gerrikoa darama, Peliqueiro galiziarrengan, Retiendasen, Txerrero zuberotarrengan eta abar luze bat, aurki ditzakegunen gisakoa. Bastoia ere badarama, makulu gisa edo berga moduan erabil dezakeena, Otsagabiako Boboarengan, Katximorro arabarrarengan edo Mazuecoseko Botargarengan aurkitzen ahal dugunaren antzekoa. Maiz sorbalden gainean zakutoa darama, dantzarako beharrezkoa den materiala gordetzeko (makilak, etab.).

klik argazkia ixteko

Bibliografía

 

klik argazkia ixteko

ixteko, klik argazkian

 

ixteko, klik argazkian

klik argazkia ixteko

 

 

 

klik argazkia ixteko

ixteko, klik argazkian

 

 

klik argazkia ixteko

 

klik argazkia ixteko

 

 

klik argazkia ixteko

klik argazkia ixteko

klik argazkia ixteko