SAN LORENTZOKO DANZANTEEN KOFRADIA

Jatorria eta sorrera

Dantzariak 40. hamarkadatik gaur egun arte Iruñeko prozesio eta ekitaldi ofizialetan edo ospakizun eta jai anitzetan presente egonik ere, danzante tradizionalaren berezko irudia erabat ahantzia zegoen hirian, tradizio luzekoa izan arren.

 

Goian: Iruñeko Udaleko dantzarien lehen emanaldia, San Saturninoko 1949ko prozesioan. Azpian, ekitaldi berberaren duela gutxiko argazkia. Ikus daitekeenez, emakumeen inkorporazioa da bi argazkien arteko desberdintasun  bakanetakoa.
http://www.dantzan.com/blogak/duguna

Esan beharra dago, kontrarreformatik XVIII. mendera arte Iruñeko ospakizunetan parte hartu duen danzante koadrillak gaur egun udal dantza taldeak eta orokorrean gainontzeko taldeek islatzen duten dantzaren, errepertorioaren, janzkeraren eta funtsean taldearen bestelako ikuspegia dakarrela. Beraz, Udalaren dantza taldeari eta gainontzeko dantza taldeei meriturik batere kendu gabe, helburu, ezaugarri eta dantza ulertu eta garatzeko moduan desberdintasun sendoak daudela deritzogu. Hori horrela, Dantzari eta Danzante terminoen arteko bereizketa zilegi dela ematen du.

Danzante batek arrunt zehatza den dantzaren tipologia bati darraio. Kontrarreformaren ondotik sortuko dira Iberiar Penintsulan, zortzi gizon gehi bat izan ohi dira eta normalean kultu irudi baten ohoretan egiten dute dantza. Esan daiteke dantza mota bereizlea dela; ez da plaza dantza bat, non zeinahik har dezakeen parte: ez da festa dantza bat soilik, ikuslea dantzan jartzea helburu duena, mutil dantza, ingurutxo edo jota baten moduan, horiek pintzipioz (jatorriz) bertako edonori irekiak baitaude. 

 

Ingurutxoa Leitzan

http://www.dantzan.com

Danzante (zentzu hertsian) talde baten gabezia horretaz oharturik eta Iruña Taldea dantza taldearen 25. urteurrenarekin batera, 1997 urtearen bueltan aipatu taldeko dantzari ohi batzuk danzante koadrilla bat eratzeko batu ziren.

 

San Lorentzoko danzanteen lehen alineazioa, 1997an. Ezkerretik eskuinera, Roberto Erroba, Juan Sainz, Javier Ágreda, José Luis Balmaseda, Ángel Minondo, Mikel Larramendi, Jesús Pomares eta Jesús Urdániz. Boboa Gorka Alcalde da.

Lehen emanaldia beraz, 1997ko San Saturnino egunean izan zen, Iruña Taldearen 25. urteurrenaren ospakizunarekin batera. Berez ekitaldi horretarako bakarrik espreski osatutako behin-behineko taldea izanen zenak onarpen eta harrera ona izan zuen eta leku zein ekitaldi anitzetan parte hartzera deitua izan zen. Horrek eman zuen San Lorentzoko Danzanteak sortzeko bidea.

Corpus Christi eguna

 

Ezpalak jaialdia Eibaren

 

Gaur egun dantza talde askotako dantzari ohiek eratzen dute San Lorentzoko Danzanteak eta aktuazio asko dituzte leku, ekitaldi eta ospakizun anitzetan. Garrantzitsu eta ohikoenak halere, honakoak dira: abuztuaren 10ekoa, San Lorentzo eguna, santuari eskainitako Iruñeko parrokian; San Ferminetan eta Besta Berriko prozesioan, non 1999 urtetik parte hartzen duten, etenik gabe.

Gisa honetan, aipatu prozesioan danzanteen tradizioa berreskuratzea lortu dugu, XIX. mende hasieratik galdua baitzen. (Ikus Danzanteak Iruñean).

San Lorentzo eguna

San Lorentzoko Danzanteen Kofradia

San Lorentzoko danzanteak Corpus egunean Taraskarekin

San Lorentzoko Danzanteen logotipoa

Danzante talde baten izaera espezifiko eta zehatza aipatuta, kofradia bat sortzea egoki iritzi genuen DRAEren, bigarren definizioari jarraituz, cofradía hala definitzen baitu: “Gremio, compañía o unión de gentes para un fin determinado”. 2009 hasieratik taldeak Cofradía de los Danzantes de San Lorenzo-San Lorentzoko Danzanteen Kofradia izena hartu zuen.

Funtzionamendua honakoa da. 25 kofrade dira kofradiaren kudeaketaz arduratzen direnak, eskubide osoko kideak. Kolaboratzaileak kofradiaren lan ildoarekin bat datozen bozkarik gabeko pertsona edo kolektiboak dira. Kolaboratzaile kopurua mugagabea da. Kofradeen ardura da kide berriak bozka bidez hautatzea (kofrade zein kolaboratzaile). Modu horretan kofradiak danzanteen irudia, XVIII. mendetik ahaztua, berreskuratu eta ezagutzera emateko helburua darrai, Iruñean nagusiki. Gisa berean gai horren inguruko ikerketa bultzatu nahi du, kideen artean dantza eta musikaren inguruan eskarmentu handiko jendea edo horren ikerketa eta garapenean aportazio sendoa egin duen jendea batuz.